|
bizibidaia.net |
|
|
/ sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik / cambiar idioma |
|
Euskal Herria bizikletaz
|
|
|
|
|
|
|
| bidaia | etapak | ibilbideak | etapa adibidea | irudiak | liburuaren aurkezpena |
|
Euskal Herriko irudi anitza ematen saiatzen gara, horretarako ibilbidean, besteak beste, aurkituko ditugu: 7 lurraldeak eta 7 kapitalak, Zuberoako baserri-girokoen tokiak eta Nerbioiko ezkerraldeko hiri-girokoenak, Urumeako hezetasuna eta Bardeetako idorra, Isturitzeko antzinatasuna eta Kursaal-eko modernitatea, Arabako Lautadako ordokia eta Pirineoko maldetako gertutasuna, kostaldeko kresala usaina eta lehorrekoaren zerealarena, Gernikako zuhaitzaren euskal ikurra eta Guggenheimaren nazioarteko onespena. Etapek bataz beste 39,3 km luzera eta 749m igoera dute. Guztira 1.178,9 km luzera eta 22.461 m igoeran. Gure lurraren orografia kontuan harturik, fisikoki edo teknikoki gogorrenak diren bideak kentzen saiatu gara. Horregatik, zorroetan zama astuna eramanda ere, ia bidaia osoa bide erosoetatik egiten da. Helburu hori betetzeko asmoz, bide-gorri, zirga bide eta bide berdeetatik doa ibilbidea. Ibilbidearen %99a bizikletaz egin daiteke eta %81a trafikoak oztopatzen ez duen tokietatik doa. Etapa bukaerak aterpetxe edota kanpina duten tokietan dira. |
![]() |
|
/ sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik / |