bizibidaia.net

 

     

         / sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik /                                                                                                           cambiar idioma

 

bidaiak

 

1996an lehenbizikoz jarri genituen zorroak bizikletan. Bidea ez zen berria, astebururo trinketetara (nire zaletasun handia garai horretan) eramaten ninduten errepide beretatik joan baiginen Euskal Herria Kontinentala ezagutzera. Bidaia hartan etxetik oso gertu ginen, baina erabat aske sentitu ginen.

Geroago zizkloturismoaren ibilbide klasikoak etorri ziren eta beranduago toki exotikoagoak. Beste leku batzuk bisitatzeko zoria izan dugu eta bidaia bakoitzaren itzulian paisaia eta lagun berriak ezagutzeko gogoa handituz doa.

Bidaiatzea amets egitea da.

1996

 

2008

zoriontasunaren bila

2007

Atlantikotik Mediterraneora

2006

Euskal Herriko itzulia

2005

Miyuki eta Enekori agurra

2004

Asiako hego-ekialdea

2003

Lanzarote

Uharte lasai bat paisai erakargarriekin eta bizikletaz ezagutzeko egokiak diren neurriekin.

2003

Pirineoak

Kirol erronka gogorra. Pistak eta aldapak gogorregiak ziren tandemez gurdi batekin ibiltzeko. Matxurak zirela eta, bidaia oinez jarraitzea erabaki genuen.

2003

Gaztelako Kanala

 

Asteburu baterako plan ederra. Ez genuen inor aurkitu kanalaren ondoan doan bidean. Alar de Rey-Valladolid eta itzuli lasaia trenez.

2002

Costa Rica

2002

Plata bidetik

Egun batzuk ondo lagundurik. Pedal gutxi eta dibertsio asko tokapilotatarrekin, gure koadrilla. Hantxe ziren Maria, Oier, Edurne, Kontxi, Inaxio eta bidean zetozen Maddi eta Eider.

2001

Cuba

2000

Donejakue Bidea

Mito handia. Obradoiro plazan emozio hunkigarria sentitu genuen. Bizikletaz bidaiatzen hasi nahi dutenentzat esperientzi guztiz gomendagaria.

1999

Menorca

Uharte txiki bat ilusio handi baterako. Bizikletak hegazkin batean sartzen genituen lehenbiziko aldia zen eta ondo iritsi ziren, baina gainontzeko ekipaje guztia beste aeroportu batzuetan ibili zen egun batzuetan.

Kanpinak hutsik zeuden eta errepideetan ez genuen trafiko handirik aurkitu. Esperientzia ederra izan zen eta bidaia gehiago prestatzera animatu gintuen.

 

  / sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik /