bizibidaia.net

 

     

         / sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik /                                                                                                           cambiar idioma

 

Miyuki eta Enekori agurra

Lehen bidaiatik etorri zirenean azkenean elkartu ginen eta benetako adiskidetasuna sortu zen. Baina laster berriz ere aterako ziren eta merezi zuten bezala agurtu behar genituen. Horretarako ibilbide berezia aukeratu genuen.  Jai-agurraren protagonistetako amodioa kasualitatea izan zela pentsa dezakegu, baina gure ustez guztiz bestelakoa izan zen, patuak agindutakoa baitzen:

  • Badira bi mendi Miyuki eta Enekoren abizenak izena dutenak: Okabe eta Etxebarrieta.

  • Gainera, Etxebarrieta mendia “Oketa” izenarekin ere ezagutua da, hau da OKabe+EtxebarriETA.

  • eta gutxi balitz!, “okabe”k japonieraz “mendixka” esan nahi du.

Horregatik, patuak agindutakoa jarraitzea eta Okabe eta Etxebarrieta mendiak bizikletaz lotzea erabaki genuen. 125 txirrindulari bildu ginen agur-jaian. Eguraldi petrala izan arren, lagun giroa bizi dugun beroena izan zen eta adiskide berriak ezagutzeko aukera izan genuen.

 

Beranduago benetako agurra iritsi zen. Berriz ere koadrilla zabala elkartu ginen eta Gasteiztik Burgosera lehenbiziko pedalkadak ematen lagundu genituen. Jarraian oroipena bizirik mantentzen duten hainbat irudi:

.

Okaben

  / sarrera / bizibidaiariak / bidaiak / proiekzioak / denetarik /